
Dm Am Dm Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, Dm Am Dm kantuz igortzen ditut nik penak ihesi; Dm C F kantuz izan dudano zerbait irabazi, Dm C F kantuz gostura ditut guziak iretsi; F Dm Am Dm kantuz ez duta beraz hiltzea merezi? Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak, kantuz atseginekin erranez egiak; kantuz egin baititut usu afruntuiak, kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak, kantuz egiten ditut nik penitentziak. Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian, kantuz ene lagunek harturik airian; kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;